martes, 8 de mayo de 2018

Zalgora irteera

Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasleak aurreko ostiralean, maitzaren 4an, Zalgora joan ginen. Kalabazinen haziak erein genituen bakoitzak bere potean,ondoren bertako baratzean patatak erein genituen. Etxekoek hamarretako goxoa eman ziguten, ostean paseotxo eder bat eman eta eskolara bueltatu ginen. Primeran ibili ginen denok batera!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario